GAIA 2.0 Komunikazio-tresnen mapa

GAIA 2.0 Komunikazio-tresnen mapa

Web-orria

Hauen inguruko informazioa ematen du: enpresa elkartuen gaitasunak, GAIA, GAIAren eta enpresa elkartuen jarduerak, GAIAri eta enpresa elkartuei buruzko albisteak...

 

GAIAren wikia

Elkarkideentzat soilik

Hauen inguruan informatzen du: berrikuntza-agenda, lan-ildoak, dokumentazio formala, elkartekideekin egiteko topaketak, ikerketa-txostenak, zuzendaritza-batzarrak, batzorde espezifikoak, plan estrategikoa, GAIAren argitalpenak, eta abar.

 

EIKT Sarea

Izena eman duten enpresentzat soilik, nahiz eta ez izan GAIAko kideak.

GAIAko elkartekideen lankidetza-sarea: kideak, profesionalak, salerosketa-aukerak… bilatzeko.

 

GAIA SAREAN buletina

Elkarkideentzat soilik

GGAIA SAREAN enpresa elkartuekin komunikatzeko kanal digitala da. Hilero helarazten da, hilaren lehenengo astean. Hurrengo hiru hilabeteetan enpresa elkartuek parte har dezaketen GAIAren jarduerei buruzko informazioa ematen du aldizkariak. Unean-unean, eta ezohikorik sortu bada, GAIA SAREAN EXPRESS aldizkaria helarazten da. Aldizkaria osoki edota jarduera-arloka jaso daiteke. Gainera, badu “Produktu-berrikuntzak” deituriko atal bat ere, zeinean produktu-/zerbitzu-berrikuntzak sartzen baitira.

 

GAIA SAREAN MICRO buletina

Elkarkideentzat soilik

GAIA SAREAN MIKRO GAIAko MikroETEen arteko komunikazio-kanal digitala da. Hilero helarazten da, hilaren hirugarren astean. Hauei buruzko informazioa ematen du: laguntzak/finantzaketa, enpresa arteko lankidetza eta araudia (lanekoa, fiskala, merkataritzakoa, kontabilitatekoa, segurtasunerakoa, prebentziorakoa).

 

GAIA SOCIAL HUB-a - GAIA Home Web-a

Elkarkideentzat soilik

Enpresa kideen profil sozialen azken berritasunak argitaratzen ditu (Facebook, Twitter, Linkedin,…), eta gure web-azalean erakusten ditu automatikoki, horretarako sortua izan den atal espezifikoa erakusteaz gain (GAIA SOZIALA). “Social Hub”ean agertzeko, #clustergaia hashtag-a sartu behar da argitaratutakoetan.

 

EIKT sektorearen behategi estrategikoa

Notizia interesgarriei buruzko informazioa ematen du, estrategikoki atalkatua: informazio-sistemak, potentzia-elektronika, energia, garraioa, osasuna...

 

Sare sozialak

© 2014 GAIA - C/ Portuetxe, 14 - 1°. Ibaeta eraikina 20018 - SAN SEBASTIÁN (Gipuzkoa) - ESPAÑA Tel. +34 943 31 66 66 - Fax. +34 943 31 10 66