GAIAk koordinatzen duen Gipuzkoako proiektu batean, metodologia berritzaile bat garatzen ari dira, enpresetan giza eskubideetan oinarritutako berrikuntza sustatzeko10/07/2014
Facebook-en zabaldu Twitter-en zabaldu Meneame-n zabaldu Delicious-en zabaldu   

GAIA, The Rights Factory eta Sinnple enpresa aholkulariekin eta Sylvia Gay Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ohiarekin batera, “Giza Garapen Jasangarrirako Berrikuntza Gipuzkoan” proiektua garatzen ari da, urritik, giza eskubideetan oinarritutako berrikuntza enpresetan aplikatzeko tresna bat definitu eta garatzeko.

Tresna horren bidez, hauek egin ahal izango dira: enpresari dagokion sektorea eta giza eskubideen testuingurua aztertu; enpresaren politiketan, prozesuetan eta prozeduretan giza baliabideak kudeatu; enpresaren harreman komertzialak eta haiek giza eskubideetan duten eragina aztertu; eta giza eskubideetan oinarritutako adierazle kuantitatibo eta kualitatiboak garatu enpresaren emaitzak neurtzeko eta haien segimendua egiteko.

Tresnaren diseinuan, Grupo IKOR, RKO&SSM eta Nazaret Zentroa gipuzkoar enpresak aritu dira lankidetzan, eta, era berean, eskuzabaltasunez aritu dira laguntzen sentsibilitate eta eskarmentu askotako profesionalak; haiei esker, giza eskubideetan oinarritutako berrikuntzaren kontzeptu-esparrua garatu da, zeina, hain zuzen ere, tresnaren garapenerako inspirazio izan baita.

Metodologia lantzeko, aztertu zen Gipuzkoan berrikuntzaren eta giza eskubideen arloan zer egoera dagoen. Ondoren, horren inguruko egoera-diagnostikoa egin zen proiektuan parte hartu duten hiru enpresetan, berrikuntzaren eta giza eskubideen arloan, gero, hortik abiatuta, kontzeptu-esparru bat ezarri eta tresna berria sortzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak finantzatu du proiektua, eta uztailean amaitzea espero da. Metodologia berri bat garatu eta ezarri nahi da produktuan eta/edo zerbitzuan, prozesuetan, marketinean eta antolamenduan giza eskubideetan oinarritutako berrikuntza aplikatzeko, eta, bigarren fase batean, Gipuzkoako zenbait enpresatan aplikatzeko aukera izango litzateke.

ir al listado completo de Noticias

© 2014 GAIA - C/ Portuetxe, 14 - 1°. Ibaeta eraikina 20018 - SAN SEBASTIÁN (Gipuzkoa) - ESPAÑA Tel. +34 943 31 66 66 - Fax. +34 943 31 10 66