Bilatu katalogoan

Hemendik, GAIAko elkartekideek ematen dituzten zerbitzuen eta produktuen katalogoan sar zaitezke, baita haiek Smart Cityen inguruan garatu dituzten proiektuen buruzko informaziora ere. Enpresaren, eremuaren eta azpieremuaren arabera egin dezakezu bilaketa, edo hirurak konbinatuta.


Eremua Smart Environment
Azpieremua Hondakinak, lurzoru kutsatuak, airearen kalitatea, klima-aldaketa leuntzea, arriskuen kudeaketa
Enpresa Odei
Helbidea Plaza del Renacimiento 9 - Planta 4ª - Ofic. 20
PK 01004
Herria Vitoria-Gasteiz
Probintzia Álava
Web orria http://www.odei.es
Helbide elektronikoa amaias@odei.es
Bezeroa Departamento de Medio Ambiente y Política Territorial-Gobierno Vasco
Herrialdea Espainia
Hasiera-data 11/2012
Amaiera-data Actualidad
logo-odei.png

Data Warehouse Informazio Sistema, Ingurumen Datuen Hartze, Analisi eta Ustiapenerako Data Marts eta Ingurumeneko Aginte Koadroa

Data Warehouse informazio-sistema, Data Marts eta Ingurumeneko Aginte Koadroa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumen Arloko ingurumen-datuak biltzeko, aztertzeko eta ustiatzeko. Sistemak helburu garrantzitsuei erantzuten die, hala nola hauei:

  • Jakitea zer egoeratan dauden ingurumen-babesa eta -hobekuntza, bioaniztasuna eta natura-ondarea, eta ikustea zer bilakaera duen beharrezko diren alderdi bakoitzean.
  • Zenbait iturritako informazioa zentralizatzea eta homogeneizatzea, informazio hori ustiatzeko eta emateko tresna partekatuak eta publikoak erabiliz.
  • Kudeaketaren 3 erpinetara bideratutako ikuspegi pertsonalizatua eskaintzea: zuzendaritza (ikuspegi estrategikoa), langile funtzionarioak (kudeaketa-ikuspegia) eta ingurumen-eragileak (bezeroaren ikuspegia).
  • Interakzio handiagoa sortzea Ingurumen Saileko, Jaurlaritzako eta stakeholderetako langileen artean.
  • Langile funtzionarioak motibatzea eta haien eraginkortasuna hobetzea, kudeaketa-arloko adierazleak eta neurketa-sistemak jarriz.
  • Europa mailara bideratzea, SEIS eta informazio deszentralizatua gehitzeko haren filosofia aintzat hartuz, pertsona eta sistementzako informazioa online emanez.