"Smart" produktuen, zerbitzuen eta irtenbideen eskaintza herritarrentzat, administrazioentzat, enpresentzat eta esku hartzen duten eragileentzat.
Smart City edo "hiri adimendun" gisa definitzen dugu IKTak erabiliz azpiegiturak modu eraginkorrean kudeatzen dituen hiria, zerbitzuak modu arrazionalean eskaintzen dituena, herritarrari zerbitzu-kalitate hobea eskaintzen diona eta eragile guztien interakzioa baliatzen duena (erabiltzailea, enpresak eta Administrazioa) aurrera egiteko eta beren jarduera hobetzeko. Interoperabilitate hori gauzatzeko, sare eta plataforma adimendunen laguntza behar da. Halaber, bere ingurunearekin konprometituta dagoen hiria da, bai ingurumenari dagokionez, bai elementu kultural eta historikoei dagokienez.
Herritarrentzako zerbitzuarekin eta bere ingurune kulturalarekin, historikoarekin eta ingurumenekoarekin konprometitutako hiria da
Testuinguru honetan, Smart City bat sistema konplexu bat da, "ekosistema" bat, non eragile ugarik esku hartzen duten eta non negozio- eta zerbitzu-eredu berriak, ingurunearekin erlazionatzeko eredu berriak gaitzen dituzten eta lotura handia duten prozesu asko elkarrekin existitzen diren, eta plataforma bikaina da berrikuntzarako eta pertsonen sormenerako.
Plataforma bikaina berrikuntzarako eta pertsonen sormenerako
SC4C-GAIAren parte diren enpresek eskarmentua dute "hiri adimendun" gisa definitzen dugunaren eremuetan, jarduera-ardatz hauetarako produktuak, zerbitzuak edo proiektuak lantzen
Baliabide naturalak eta energetikoak erabiltzea eta kontserbatzea, faktore garrantzitsu hauetan oinarrituta: baliabideon kudeaketa jasangarria, eraikingintza jasangarria, berdeguneak eta hirietako bizi-kalitatean eragiteko moduan babestea ingurumena
Pertsonen eta ondasunen garraioarekin erlazionatutako alderdiak, eta IKTen erabilera tokiko, estatuko eta nazioarteko irisgarritasuna lortzeko.
Hiriak eskaintzen dituen zerbitzuen kudeaketa adimenduna, bizi-kalitate egoki bat ziurtatzeko. Alderdi garrantzitsu hauek sartzen dira, besteak beste: osasuna, pertsonen segurtasuna, pribatutasuna, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza, instalazio kulturalak, etxebizitzen kalitatea eta erakarmen turistikoa.
Pertsonok geure jarduerak egitean hiriari ematen diogun giza eta gizarte-kapitalakduen garrantzia. Azpimarratzekoak dira, adibidez, bertute hauek: prestakuntza fisikoa eta psikologikoa, komunitate-bizitzako partaidetza-maila, aniztasun soziala eta etikoa, harreman sozialak, malgutasuna, sormena, buru-irekitasuna eta pertsonen ikaskuntza.
Ekonomiaren garapena, lehiakortasunaren aldetik garrantzitsuak diren alderdiak azpimarratuz, hala nola hauek: enpresa-espiritua, produktibitatea, berrikuntza, lan-merkatuaren malgutasuna, ingurunean aberastasuna sortzeko gaitasuna (hiriek zer zerbitzu eskaintzen ahal dizkioten enpresa-sareari, ingurunean aberastasuna sortzeko gaitasuna hobetu dezan), etab.
Gobernaketa adimendun baten bereizgarriak izan behar dute zerbitzu publikoen barne-kudeaketa eraginkor bat eta herritarrarekiko interakzio-maila altu bat, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez eskuratzeko modukoa.
Portuetxe 14, 1. solairua Ibaeta eraikina
20018 Donostia
Google Maps
Tel: 902 54 03 21
Faxa: (+34) 943 31 13 66
gaia@gaia.es