Bilatu katalogoan

Hemendik, GAIAko elkartekideek ematen dituzten zerbitzuen eta produktuen katalogoan sar zaitezke, baita haiek Smart Cityen inguruan garatu dituzten proiektuen buruzko informaziora ere. Enpresaren, eremuaren eta azpieremuaren arabera egin dezakezu bilaketa, edo hirurak konbinatuta.


Eremua Smart Environment
Azpieremua Energia eta eraginkortasun energetikoa
Enpresa Syslan
Helbidea Calle Portuetxe, 45 - 4º
PK 20018
Herria Donostia-San Sebastián
Probintzia Guipúzcoa
Web orria http://www.syslan.es
Helbide elektronikoa fsaenz@syslan.es
Bezeroa Bosch Rexroth/Fomento San Sebastián
Herrialdea Espainia
Hasiera-data 04/2010
Amaiera-data 08/2011
SYSLAN.png

Eraikin Publikoetan Denbora Errealean Informazio Harrera eta Tratamendurako Proiektua. Bestenergy Proiektu Europarra

Eraikin askotan dagoen eta askotariko sentsoreen bidez jasotzen den informazioa (energia, sarbideak, urak, fluxuak…) denbora errealean transferitzeko eta tratatzeko plataforma bat, hodeian dagoena (harrera + tratamendua + komunikazio-protokoloa). Datuak eskuratzeko Syslan-en gailuek kontsumo txikiko zenbait kaptadore dituzte, monitorizazio energetikoko inguruneetan eta energia-kontsumoa bereziki kontuan hartzekoa den inguruneetan ezartzeko diseinatuak. Kontsumo txikikoak direnez, eguzki-energia fotovoltaikoa eta antzekoak erabil daitezke haiek elikatzeko. Monitorizazio energetikoko irtenbideek aukera ematen dute beste produktu batzuekin integratzeko —hala nola Syslan Industrial Cloud sistema, SAT Proactivo sistema eta plantako irtenbideak—, kudeaketa energetikoa haien funtzionalitateei gehituz. Informazio gehiago, hemen: htp://www.cyril.es/energy-solutions