Hemendik, GAIAko elkartekideek ematen dituzten zerbitzuen eta produktuen katalogoan sar zaitezke, baita haiek Smart Cityen inguruan garatu dituzten proiektuen buruzko informaziora ere. Enpresaren, eremuaren eta azpieremuaren arabera egin dezakezu bilaketa, edo hirurak konbinatuta.
Eremua | Smart Governance |
---|---|
Azpieremua | Gobernantza (gobernu irekia/datu irekiak, herritarren parte-hartzea, interoperabilitatea, zerbitzu publikoen kudeaketa) |
Enpresa | Ikusi |
Helbidea | Paseo Miramón, 170 |
PK | 20009 |
Herria | Donostia-San Sebastián |
Probintzia | Guipúzcoa |
Web orria | http://www.ikusi.com |
Helbide elektronikoa | ikusi@ikusi.com |
Bezeroa | Servicio de Administración Tributaria (SAT) |
Herrialdea | Mexiko |
Hasiera-data | 2009 |
Amaiera-data | 2010 |
Zerga Administrazioko Zerbitzuak (ZAZ) informazioa prozesatzeko eta biltegiratzeko ahalmen handiagoa behar zuen. Zerbitzu horrek milioi bat transakzio baino gehiago egiten ditu egunean. Ikusik puntako teknologia duen Datacenter bat ezarri zuen, eta erabiltzaileen datu-zerbitzuaren eta komunikazioen WAN sarearen berringeniaritza gauzatu zuen, sarearen erabilera optimizatzeko eta komunikazioen segurtasuna areagotzeko. Proiektuak datu-zentroetako komunikazio- eta segurtasun-sareetarako osagai teknologikoak ditu, baita administrazio, euskarri eta mantentze-lan prebentibo-zuzentzaileetarako zerbitzua, probak egitea eta baliozkotzea, eta irtenbide teknologiko horrek behar duen kudeaketa eta monitorizazioa ere