
Hemendik, GAIAko elkartekideek ematen dituzten zerbitzuen eta produktuen katalogoan sar zaitezke, baita haiek Smart Cityen inguruan garatu dituzten proiektuen buruzko informaziora ere. Enpresaren, eremuaren eta azpieremuaren arabera egin dezakezu bilaketa, edo hirurak konbinatuta.
| Eremua | Smart People |
|---|---|
| Azpieremua | Borondatezko lana, herri-ekimenak, berrikuntza soziala |
| Enpresa | SGSmap |
| Helbidea | Camino Portuetxe, 83 - 2ª Planta - Oficina 6 |
| PK | 20018 |
| Herria | Donostia-San Sebastián |
| Probintzia | Guipúzcoa |
| Web orria | http://www.sgsmap.com/ |
| Helbide elektronikoa | sgsmap@sgsmap.com |
| Bezeroa | Ayuntamiento de Zarautz |
| Herrialdea | Espainia |
| Hasiera-data | 2013 |
| Amaiera-data | Actualidad |
Smart People make Smart City filosofiaren barruan, herritarrei hirien garapenean aktiboki parte hartzeko aukera ematen dien erreminta bat garatu du SGSmap-ek.
hiriPosta tresnak zuzeneko komunikazio-kanal bat irekitzen du herritarren eta administrazioaren artean; biak maila berean jarriz, herritarrek ekar ditzaketen onura guztiak jartzen dizkiote eskura administrazioari.
Herritarrak administrazio publikoarekin komunikatzeko duen esperientzia hartzen du ardatz tresnak, eta, beraz, egokituta dago ohitura eta teknologia berrietara, aplikazio mugikorretara, sare sozialetara… eta aintzat hartzen ditu herritarrik gazteenak eta antolatuta ez daudenak.
Hori dela eta, hiriPosta-k aukera ematen dio administrazioari komunikazio-kanal guztien bidez inkestak, galderak, zalantzak, aldaketak, proposamenak eta abar bidaltzeko, eremu geografikoa kontuan hartuz, emaitza baliotsuagoak lortzeko.
Bestalde, herritarrak, tresna horren bidez, garrantzizko edozein gauza jakinarazi, galdetu edo ohartaraz diezaioke administrazioari edo gizartearen gainerakoari.
Informazio hori guztia publikoa da, eragileei elkarrekin sortzeko aukera emateko eta gizartearen irudi erreal bat erakusteko, eta, aldi berean, informazioaren alorreko hirugarrenek balioa sortzeko: produktuak, zerbitzuak, negozioak, hirugarrenen ondoriozko erabaki-hartzeak.
hiriPosta-ren helburuetako bat da parte-hartzea lotzea erabakiak hartzeko prozesuekin. Hori dela eta, informazio hori guztia modu operatibo eta eraginkorrean kudeatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu, eta minimora murrizten du administrazioak komunikazioaren balioa lortzeko eta horren araberako erabakiak hartzeko egin behar duen lana, komunikazio-eremu bakoitza sail egokiarekin lotuz, administrazioarentzako denbora eta kostuak gutxitzeko.
Informazio gehiago, hemen: www.hiriposta.com