Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea da GAIA; irabazi asmorik gabekoa, pribatua eta profesionala. 1983. urtean jaio zen eta egun, eremu elektronikoan, informatikoan eta telekomunikazioetan oinarritzen diren produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten 264 enpresa baino gehiagok osatzen dute.
GAIAren xedea da Sektore Elektroniko-Informatikoaren garapena eta hazkuntza bultzatzea, eta sektorearen teknologiak eraginkortasunez erabiltzea Gizartearen Informazioaren eta Ezagutzaren garapenean parte hartzeko.
Euskal Herriko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazio sektorea Espainia mailako sektore garrantzitsuaren garapen industrialaren kontzentrazio nabarmenetariko bat da.
Ingurunearen fabrikazio eta ekintzailetza ohitura, prestakuntza eta ikerkuntza azpiegitura bikainak, administrazio publikoekin dugun sentsibilizazioa eta konpromisoa, eta GAIA talde, teknologia eta merkataritza jardueren sustatzailea eta koordinatzaile gisa, gure sektorearen oinarriaren hazkuntzan eta posizionamenduan dago, bokazioa duen erreferente europarra izanik.
© 2014 GAIA - C/ Portuetxe, 14 - 1°. Ibaeta eraikina 20018 - SAN SEBASTIÁN (Gipuzkoa) - ESPAÑA Tel. +34 943 31 66 66 - Fax. +34 943 31 10 66