Estrategia erakundeak hartu duen konpromisoan datza, lan-aldi desberdinetan zehar egituratutako ekimenen egoeraren analisiarekin, emaitzen balorazioarekin eta sustapenarekin. Lau urtean behin, GAIA erakundeak "hausnarketa sakona" egiten du, kolektiboki eta modu egituratuan, Teknologia Elektronikoaren, Informatikaren, Komunikazioaren eta Bideojokoen Klusterraren bilakaeraren helburuak eta jarduera-ildo nagusiak ebaluatu, aintzatetsi, aztertu eta doitu ahal izateko.
Dokumentu hau da analisi- eta hausnarketa-prozesu kolektibo horren emaitza eta bertan jasotzen dira, 2013-2016 plan estrategikoak barne hartzen duen aldiaren testuingurua eta balantzearen bilakaera kontuan hartuta, 2017-2020 aldirako jarduera-ildo eta erronka nagusiak.
Proposamen honek bi Ekimen Estrategiko mota jorratzen ditu: alde batetik GAIArenak, teknologia elektronikoaren, informatikaren eta komunikazioaren alorreko enpresen ingurukoak, eta beste alde batetik Klusterrarenak, bere osaera eta funtzionamenduaren ingurukoak.
Gure 2013-2016 Plan Estrategikoa ere kontsulta dezakezu
© 2014 GAIA - C/ Portuetxe, 14 - 1°. Ibaeta eraikina 20018 - SAN SEBASTIÁN (Gipuzkoa) - ESPAÑA Tel. +34 943 31 66 66 - Fax. +34 943 31 10 66